Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

Monpasen oinezkoen pasabidea egiteko proiektua (Donostia)

  Gorria: Ordezko proposamena.

 

Inpaktua:

C

 

Kokapena:

 Monpas muturra (Donostia).

Ezaugarriak:

 

Saguesetik Monpas muturreraino, itsaslabarretan zintzilik, doan oinezkoen pasabidea (725 m. luze). Lurrera bakoitza bi ainguralekurekin jositako metalezko egituretan (41) oinarritutako zurezko oholtza du (5 m. zabal).

Monpaseko bateriara daraman bide zaharrarekin lotzen du, eta horrek, era berean, Ulia mendiko bide-sarearekin, bidexka bati esker. Monpas muturraren ekialdeko isurialdea ikusiko da pasabidearen ertzetik.

Proiektuaren aldeko argudioak:

 Estatuak ordainduko du eraikuntza (14.000.000 €), udalaren eta foru aldundiaren diru-kutxei kargarik jarri gabe.

Edertasun handiko itsas parajeaz gozatzeko aukera emango du, eta erakargarritasun bat gehiago izango da donostiar nahiz turistentzat.

Ulia mendiko bidexka-sarera heltzeko egokiera du, (beraz, paseoak luzatzekoa) eta Monpaseko bateria (1898) inguruak eraberritzeko ere bai.

Diseinu arin samarra du, eta erraz desmunta daiteke helburuak betetzen ez baditu, arazorik sortzen badu edo balio-bizitza amaitzean.

Itsaslabar bizia denez, eror daitezkeen harkaitzak pasabideko oholtzaren gainera eror ez daitezen behar beste aldenduta dago mendi-hegaletik.

Denboraleetan olatuak pasabideraino ez iristeko besteko altueran doa teorikoki.

Ingurua ez dago ukitu gabe, Monpaseko bateriara zihoan bide militarra XX. mendaren erdialdea bitarte erabilgarri egon zelako eta beren zerbitzurako trenbide bat zuten harrobi batzuk ere bazeudelako.

Donostiako Udalaren iritziz ingurumeneko eta hirigintzako arau guztiak betetzen ditu.

Ahalegin handia egin da proiektuaren ezaugarriak ezagutzera emateko.

Proiektuaren aurkako argudioak:

 

 Paisaiaren gaineko inpaktua ertaina izan daiteke, baina eraiki arte ezin ebaluatu (fotomuntaketak gorabehera).

Itsaslabar bizi batean proiektatu dute, eta oholtza hegaletik urrun samar egon arren, litekeena da harkaitz erortze eta lerratze handi samarrak izatea, eta oholtzaren kontra jotzea, edo, baita ere, ainguraketen kontra.

Pasabidea ekaitzek altxatutako olatuak saihesteko besteko garaieran badoa ere, litekeena da aparteko denboraleek eragitea (adibidez, hamar urtetik behin).

Olatuak haraino iristen ez badira ere, haizete oso bortitzen menpeko eremu batetik doa, eta oholtza asko hondatu daiteke.

Oholtza zurezkoa denez, baliteke ekintza bandalikoak jasatea.

Lurrari ahal den kalterik txikiena egiteko asmoa badago ere, ainguratzeak egin behar dira, eta lurjausiak eragin daitezke. Lurra jausteko arrisku handiko zatiak ainguratzeen eta pantaila malguen bidez bermatzeko asmoa ere badago. Pasabidea ez eraikiz gero, inbertsiorik egin beharrik ez legoke, harkaitzei bere gisara erotzen uzten baitzaie eta izadiari bere bidea egiten.

Pasabidea mantentzea garestia izango da noski, eta, batez ere, zurezko osagaiak.

Animalia eta landareei nola eragingo dien ebaluatzea zaila da, baina, nolanahi ere, itzalguneak sortuko ditu, eta ohiko ez den toki batean jendea egotea ekarriko du.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ez du egoki ikusten.

Ez dio ezinbesteko zerbitzurik ematen gizarteari.

Ordezko proposamena:

 

 Pasabidea eraikitzea komeni den ala ez zalantzak sortuz gero, zati bat eraikitzea proposatzen da (bateriarako bidearen sarreraraino), eta proiektua bi edo hiru urte geroago amaitzea, ateratako emaitzen arabera. Era horretara, aukera legoke diseinuaren egokitasuna neurtzeko eta bigarren fasean aurrena eraikitako zatiaren akatsak (handiak edo txikiak) zuzentzeko. Gainera, edozein arrazoirengatik, pasabidea handitzea ez dagokiola erabakiko balitz, dezente aurreztuko litzateke.

Egoera

Egoera: Proiektua jendaurreko informazio-fasean (2008).

Irudia

Irudia: Proiektuaren fotomuntaketa (iturria: Donostiako Udala).


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección