Euskalduna beheko erdi aroan : Giza jokabideak

5 KALEA. AUZATEGIA. HIRIA

Beheko Erdi Aroko zenbait euskal hiriren udal ordenantzak ezagutzen ditugu. Gizarte antolaketari buruzko aztergai izan litezke horietariko batzu: Bilboko 1435.ekoak, Bizkaiko hori guaztietarako baligarria den Chinchillako 1487.eko bigarren atala, Debako 1394.ekoak, Donostiako 1489.ekoak, Gazteizko 1476.ekoak, Lizarrako XIII, XIV eta XV. mendeetakoak eta beste hainbat.

Haien argitasuna dela eta Urduñako XV. mendearen amaierako eta XVI. mendearen haiserako Ordenantzetatik kale, auzategi et hiriaren antolaketa hartuko dut.

Urduñak, Bermeok, Lekeitiok, Durangok eta ia euskal hiri gehienek bezelaxe, bi mila biztanle baino gutxiago zituen eta bakarrik Bilbo edo Iruñea bezalako euskal hiriburuek gainditzen zuten kopuru hau. Urduña, ia euskal hiri guztiak bezalaxe, harresiak, hiriaren barrutiak eta haren agintarien manupeko baserriek osatzen zuten.

Hiria kafeek osatzen dute eta zenbait kale-multzok auzategia eratzen du. Auzategiok landa-hiri barruti geografikoak dira. Auzategi bakoitzak ordenantzetan azaltzen den batzar orokorra dauka. Batzar hau urtero biltzen da, auzotar guztien batzar irekia denez agintaritza gorena izanik. Batzarra auzotarren auzi-mauzien epailea da. Aldi berean, batzarra bere erabakien gorajotze-epailea da. Ordenantzen arabera batzarra urteko hiru Bazkoetan biltzen da, ofizialak aldatzen diren maiatzeko bileraz gain.

Agintari nagusiak fabrikeroak dira eta epai-arloan auzategiko justizia dago, kalteak adieraztearen arduradunak jagoleak dira.

Fabrikeroek ordena gordetzen dute batzarrean, isiltasuna ezarriz, agintaldiaren bitartean «aginte-makila» daramatela. Beraiek antolatzen dituzte auzakideen hileta, elizinguru eta lurperaketak. Hildakoa beilatu behar dutenak aukeratzen dituzte. Elizinguruetara ez joateko baimena ematen dute. Auzakideei hiletara joateko dei eigiten diete ateak eta Donibaneko kanpai nagusia joka.

Fabrikeroek auzategiko jaiak antolatzen dituzte.

Sei edo zazpi auzakideri menditik zuhajtz bat ekartzeko agintzen diete, ordantzat bi pitxer ardo zuri emanez. Zezenentzako langak jarri behar dituzte eta, ez badute egiten, sorterazitako kalteen zioz juztiziak jartzen dituen zigorren arduradunak dira.

Era berean, zezioei buruzko azterketak egiten dituzte eta errudunak batzarrera eramaten dituzte epaituak izan daitezen. Zezioan ari direnei batzarrera jaoteko dei egiten diete. Arazoak batzarrera eramaten dituzte, inoren alde jarri gabe azterketaren emaitzak emanez. Zeziolariak isilerazten dituzte eta isunak jarri. Aginduak hobeto betetzeko, bahiturak egin ditzakete.

Halaber, auzategiko bizitza antolatzen dute. Txanda dagokienean auzakideak ateak zaintzera behartzen dituzte.

Fabrikeroek, ordenantzen arabera, pertsona egokiak ezan behar dute. Auzakideak biltzen, zigorrak azaltzen, azterketak egiten eta errudunak batzarrera eramaten jakin behar dute. Haien ohorea gorde behar dute denek.

Karguak urtebetekoak dira eta urtea amaitutakoan beste bi fabrikero izendatzen dituzte, Ordenantzetako tramitea betez.

Dervieja kaleko ordenantzek, gajnerako auzategietako ordenantzek bezelaxe, heriotzak (hileta, lurperaketa, hildakoen goraltze-hitzak, beila), ardoaren salmenta ezarritako ordenaren arabera (Dervieja kalea ardoaren kalea baita), elizinguruak edo hiriz kanpoko baselizetara egindako prozesioak, jokua, dantzak, jaiak eta, urtean zenbait aldiz, batzarraren bilera orokorra arautzen dituzte.

Fabrikeroez gain auzategi bakoitzean fabrikeroek ezarritako diruzigorren boltsaria zegoen. Boltsaria epaiketetara joaten da hiriko auzakideek jasandako kalteen berri ematera. Urtero epaile nagusiari izandako kalteen eta ezarritako diru-zigor guztien berri eman behar dio, hau auzategiko ekonomia kontrolatzeko bidea izanik. Boltsaria fabrikeroek izendatzen dute.

Aipatutako karguez gain auzategi bakoitzean auzategiko jagoleak daude. Auzategiko edo kaleko jagolea izatea ia auzakidea izatea bezalakoa da. Auzakide guztiek jagon behar dute auzategia dagokienean. Eginkizun hau betetzen ez duenak diru-zigorra jasoko du eta zenbatekoa auzategiko boltsara joango da. 12 urtez gorako auzakide guztiek jagole-kargua zuzenki betetzeko zin egin behar dute. Kaleko jagoleak dira urtebeteko epeaz, San Anton egunean hasita.

Jagoleek baratze edo soroan kalteak eragin dituen pertsona atxilo dezakete. Fruituak eta barazkiak daramatzaten susmagarriak interrogatu behar dituzte. Plazako saltzaileak arakatu behar dituzte. Susmagarria atxilo dezakete Alkate jaunarengana eramateko.

Jagoleak jagote-egunean egin diren kalte guztiak ordaindu behar ditu. Lapurra salatzen ez badu kaltea eta zigorrak ordaindu behar ditu. Barrutia, bazka-Iurrak eta soroak zaindu behar ditu, lapurretak eragotziz. Ubideak itxi behar ditu. Ikusitako kaltea adierazi behar du, zigorpean, lapurra salatuz, ahaidetasunaren zioz norbait salatzen ez badu zin-hausletzat jo daitekeelarik. Ezarritako zigorra alkateari jakinerazi behar dio, beteraz dezan, eta baita hiriko boltsariari, diru-sarerratzat zenbatu dezan. Egunero bere auzategia eta barrutia ibili behar du, goizeko etatik hamaikak arte eta eguerditik iluntzea arte.

Ondoriotzat, auzategiak edo kaleak, geografia, baserri eta hiri-eremu gisa, eta auzakideen bilgune gisa, hiriudalak dituen ofizial eta ahalmen guztiak erreproduzitzen dituela esan dezakegu. Batzar irekia, auzategiko justizia-burua, bi ofizial edo fabrikeroak, boltsaria, auzategiko jagoleak eta auzategiko ordenantzak edo testu juridikoa dituzte.

* * *

Urduñako batzarra, beheko erdi aroko edozein euskal hiri bezalaxe, korrejidoreak (erregeak izendatzen du eta bakarrik hiri handietan), alkate arruntak (epai-kargu hutsa), agintariek, prokuradore nagusi edo baltsariak, udaleko eskribariak, txinelek eta pregonariak osatzen zuten. Ofizial nagusi hauekin batera maila apalagoko beste batzu daude, hala nola herjaunak, garraio-zainak eta landa-zainak.

Kargu guztiok eta haien zereginak aztertzerakoan kargu eta betebeharren bikoiztasuna dagoela ikusten dugu, batzu (ofizial nagusiak) batez ere harresidun hirian eta besteak (maila apalagoko ofizialak) landan. Eskumenak moldatu egiten dira hala ere, beheko ofizialak nagusi batek kontrolatzen baititu.

Batzarreko ofizial guztien figura juridikoa eta eskumen, zeregin eta karguaren iraupena alde batera utzirik, atal hau Batzar edo Erregimentuaz hitz egiten amaitukodugu.

Udal batzarrak arlo askotako eskumenak dauzka, hiriko bizi-eremu osoari baitagozkio.

1) Hiriaren dirusarrerak edo errentak errentatzen dituzte. Konkretuki Urduñan hiriaren errentak honakoak ziren: bide-saria, haragi eta laboreen salmenta, anega erdia, dendak, harategi eta dendetako ziza, ogiaren salmenta, gari eta irinaren pisaketa, salerosketen gaineko zerga, burdin eta altzairuen ditxima eta erroten ustiakuntza.

2) Batzarraren eskumena da landa-zainak eta behe-mailako beste ofizial batzu izendatzea.

3) Presondegia zaintzea.

4) Ordenantzak ez betetzeagatik ezarritako zigorrez eta errentamendu eta prezio egokien tasazioagatik jasotako «mesede»ez onuratzea.

5) Korrejidoreak erabakitakoa aldarrikatu eta beteraztea.

6) Soroak eta haien emaitzak zaindu eta gordetzeko arau eta Ordenantzak egitea.

Alkatea eta agintariak urtero hautatzen dira, baina beheko erdi aroan zehar kargu hauen ahots aktiboa eta pasiboa pribatizatzerantz jotzen da. Ez dira hautatuko batzar irekian, hautaketa-prozesua aurreko batzarrak proposaturiko kideen eskuetan pribatizatuz joango da eta bakar-bakarrik zenbait dirusarrera eta onibar dituztenak izan daitezke hautatuak. Prozesu hau ez dagokie soilik hiri batzar eta erregimentuei, ahaldun eta batzar edo gorteetako prokuradoreak bezalako kargu politiko guztiei baizik. Honen ondorioz, euskal hirietan aintzinako lurralde-nobleteria kokatuko da hiriko oinarri ekonomikoan (azokak, eskulanak, lanbide eta zerbitzuen dirusarrerak) erdi aro garaian izan duten nekazal-abel nagusitasunari eusteko bidea aurkitu baitute.