Konpostelara Bideak Euskal Herrian Barrena
San Prudencio (Armentia), Vitoria-Gasteiz San Prudencio (Armentia)

3.3. ARABAKO SAIHESBIDEA

Aurkeztutako dokumentuek Santiago bidea Gipuzkoan non hasten den eta gero Araba eta Bizkaitik barrena nola jarraitzen duen egiantza samar seinalatzera bultzatzen gaituzte:

Barneko bideak funtsean lehenengo erretbidearen direkzioa darama, Gipuzkoako hasierako eta bukaerako zatian pixka bat saihesten delarik:

-hasieran, ez baita Donostiatik igarotzen.

-bukaeran: Zegama aldera eta San Adriango tunelera -«urbium Praecipuarum Theatrum»31, Braun-ek dioenezokertzen da.

Bide hau seinalatzen diguten testu hitzak Tuyko Lukasen Kronikak ekartzen dizkigu, eta honek 1110.go Silense Historiatik hartzen ditu eta berri hauek Naxerako Genealogian, Naxerako Kronikan eta San Millango erlikien aldaketan berriz azaltzen dira. Baina, Itzul gaitezen Tuyko Lukasek dioenera: «quod barbarica infestatione clausum erat et per devia Alave peregrini declinabant» .

Testua itzultzea oso zaila da eta esanahi bat baino gehiago har dezake.

Tuy-ko Lukasen testua 1110.go Silense Historiatik hartua

" Ab ipsis namque Pirineis iugis adusque castrum Nazara quidquid terre infra continetur a potestate paganorum eripiens, iter sanctiJakobi quod barbarico timore per devia Alave peregrini declinabant absque retarctationis obstaculo currere fecit"32.

Berri hau Naxerako Genealogian berriz esaten da, eta gero baita Tuykoan ere, baita San Millango erlikien aldaketan ere.

Eragozpenik handiena «Barbarica infestatione» horrek zer esanahi duen da. Bildur hau nork sortzen du? IX. gizalditik kostaldea sakeatzen zuten normanduek? 861. urtean ezkutatu eta 960tik 1026era bitartean ostera agertzen baitira. Ala arabeei zitzaien beldur?

Rada-ko Ximenezek testua apropos aldatzen du eta gainera sakon aldatzen, honela:

"Iter sancti Jakobi quod propter insultum Arabum per Alavam et Asturiarun devia frequentabant, ab Anagaro per Biruescam et Amaiam immutavit et per confinia Carrionis donec ad legionem et Astoricam veniatur" (De rebus Hispaniae, V; 25)33

Rada-ko Ximenezen itzulpen hau ez hartua izan daiteke, izan ere « barbarico timore» hori normanduen beldur bezala ulertzen baita. Eta, egia, normanduak IX. gizaldi hasieratik kostaldea ondatzen eta sakeatzen dabiltza, 861tik aurrera gelditu egiten dira, eta 960tik 1026era berriz agertzeko.

Bigarren eragozpena Arabako bide hori seinalatzean datza ? Saihesbide hau Balpardak Balmaseda, Menako ibarra, Espinosa de los Monteros, Reinosa, Pisuerga ibaia, Carrion de los Condes-tik barrena doala esaten du. Hori esateko arrazoia zera da, bide horretan dauden monastetxeak eta haien garrantzia IX. eta X. gizaldietan.

José María Lacarrarentzat Arabako sahiesbidea Orreaga (Roncesvalles), lruñea (Pamplona), Arakil ibar, Agurain (Salvatierra), Gasteiz (Vitoria) barrena zihoan, eta Ebro ibaia Mirandako ipar aldetik igarotzen zuten, eta handik Briviescaraino joaten ziren; herri honetan batzen zen Zaragozatik ibaiaren eskuin aldetik zetorren bidearekin, Tarazonan, Kaskanten, Kalahorran eta Tricion geltokiak zituela.

Alabaina, Gipuzkoako historialarientzat, Arabako sahiesbide honek Araban San Adriandik sartzen zen Gipuzkoako bidea seinalatuko zuen, San Adrian baitzen Baionako eliza-barrutiaren azken mugarria. Hipotesi hau hartzen du aintzakotzak Lacarrak; bide horretatik, ordea, XIII. gizaldira arte ez zela jenderik ibiltzen uste du. Eta hori esateko arrazoia honetan oinarritzen du: «Erromako bidea sartaldeko Auñamendietan sartzeko ate seguruak bi bakarrik ziren: Cisa (Ibañeta) eta Sonport portuak» .

Bidea Zuberoatik lrunera sartuko zen (XII. gizaldiko Junkaleko Santa Mariaren irudia. XIII. gizaldiko Junkaleko elizako prozesio Kristoa), Oiartzunera (Iturrioz auzoko baserrietan konopio leiho hondarrak, Lartzabaleko baselizan Salbatorearen zurlana, Andrearriagako Andra Mari gotikoa) , Donostiara (Antzinako Santa Maria elizatik zetozen, harri polikromatuan egindako San Pedro eta San Pauloren irudiak), Astigarragara (Hartzurian egindako XIII. gizaldiko Santiagoren irudia) , Hemanira (XII. gizaldiko Agustindar emakumeen konbetuko ateaurrea. Portalondo Etxea, godo leiho paretuekin), Asteasura (godo bataio harria, godo antzeko haurrarekin birjina eseria) , Larraulera ( baserri bat baino gehiagotako konopio arkuak), Alkizara (XIII-XIV gizaldiko San Martinen godo ateaurrea), Anoetara (SanJuan Bautista elizaren godo leiho zabalak) , Tolosara (XII. gizaldiko San Esteban baselizako erromaniko ateaurrea. Godo bataio harria) .Albizturera (Argisaingo Santa Marian baselizako godo ateaurrea, Marina Santuaren godo irudia, Santa Maria Handi baserriaren, antzinako erromes ospitalearen, konopio leihoak) , Ezkiogara (Kizkitza baselizako erromaniko irudia, Santa Marina baseliza), Zumarragara (XII. gizaldiko Maria Santu Antzinakoaren erromaniko ateaurrea. Legazpiren dorreetxea), Legazpira (Parroki elizan perra antzeko arkuekin hutsarteak. Geometri eta fitomorfo gaiak XII. gizaldiko elizaren hormetan. XIII. gizaldiko harrizko gurutzbidea. Aztiriako Santa Marina baseliza) , Zerainera (godo bataio harria. Erromaniko prozesio Kristoa), Segurara (Erdiaroko harresia eta bost ate. Guevaratarren Etxea. Egurrezko godo prozesio gurutzea San Andres baselizan. Parroki elizako erdiaroko hondarrak. Santiago kapera. Egur polikromatuan Kristo gurutzatuaren zurlana), Idiazabalera (XIII. gizaldiko erromaniko ateaurrea. Erromaniko aurreko bataio harria. Kurutzetako baselizan Santiago txikiaren irudia), Zegamara (XII gizaldiko Aitzkorriko prozesio Kristoa. Erromaniko ur-bedinkatuontzia. Erromaniko bataio harria. lruetxetako baselizako Maria eseriaren irudia. lruetxetako baselizan erdiaroko ur-bedeinkatu-ontzia).

San Andresko haitzulotik bidea Zalduondora edo Galarretara eraman daiteke.

Galarretatik (Antzinako harbidea. Berokiako Gurutzea hartxabalean grabatua), Luzuriaga, Heredia, Audikana, Mendijur, Arbulo, Ania, Ilarraza, Arkaute, Ellorriagan barrena Gasteizeraino dihoa.

Zalduendotik (San Julian eta Santa Basilisa baselizaren abside laua, X. gizaldiko godo baseliza. Santa Kasilda ospitalea. Aistra basabazterreko antzinako eliza. San Saturnino eliza. Erdiaroko Zubizabal zubia), San Millan baselizan barrena, antzinako San Lazaro eta Madalena ospitale ondoan igaroko zen. Gero leku hauetan zehar joango ziren: Bentaberriko bideburua, salvatierra (Arrikruzeko gurutzea), Gaceo (XIII gizaldiko San Martin parroki eliza), Ezkerekotxa (San Roman parroki eliza, Ayalako Andra Mariren baseliza, Arraraingo baseliza, XII. gizaldiko eraikina) , Elburgo, Estíbalizera saihesbidea, (X. gizaldiko etxesendo, merkatu eta monastegia), Oreitia (sanJulian eta Santa Basilisa eliza), Cerio (Santiago apostoluaren eliza) , Villafranca, Argandoña (XIII gizaldiko Santa Columba eliza), Askartza (San Miguel godo eliza), Arkaya, Vitoria-Gasteiz (Santa Maria, San Pedro eta San Miguel eliza), San Martin baseliza, Armentia (San Prudencio eliza, XI. gizaldikoa), Gometxa, Ariñez ondoko Santiago baseliza (san Julian eta Santa Basilisa eliza), Subijana.

Subijanatik Puebla de Arganzonera joateko bi bide daude Villanueva de Ocatik eta Zadorra ibai ondotik. Puebla de Arganzonen San Juan Ebangelariaren ospitalea, antzinako gure Andra Mariren baseliza. Burgueta (San Martin eliza) , Estavillo (San Martin eliza).

Estavillotik Arminonera jo daiteke (San Andres eliza), Rivabellosara edo Berantevilla aldera. Berantevillatik Zambranara (Santa Luzia eliza) , eta gero Salinillas de Buradon (antzinako ospitalea. Harresiak) .Briñas, Ebro ibaia, Santo Domingo bidea har daiteke.

_________

OHARRAK

31 "Hiri handietan ikusleku».

32 " Auñamendiko mendi gainetatitxek Nazara gazteluraino dagoen lurtarte osoa jentileen mendetik askaturik, Santiago bidea, erromesek atzerrikoek sortzen zien beldurragatik Arabako saihesbidean barrena egiten zutena. batere eragozpenik gabe ibiltzeko bide egin zuen».

33 "Santiago Bidea arabeen erasoengatik Araba eta Asturiara saihesturik egiten zutena, Anagarotik Brivieska eta Amaia aldera aldatu zuen eta Karrion barrena egiten zen legionera eta Asturiara iristeraino".