Konpostelara Bideak Euskal Herrian Barrena

3.4.KOSTALDEKO ITSASBIDEA

Kostaldeko bideak bi adar ditu: itsas-ertzaz ertz doana eta lehor bidea, biak une jakin batzuetan elkar badaitezke ere.

Has gaitezen itsas-ertzaz ertz doanarekin. Atlante eta Kantauri kostaldean, Erromakoen garaian ere, itsaso zabala zeharkatzeko seinaleak jarriak zeuden. Elisa Ferreira Prieguek dioenez, britain, barbaru, zelta eta jermanuen itsaso honek mediterraneo edo gainzabal lehorreko kulturatik idatzitako historiografiak adierazten duen garrantzia baino handiagoa zuen. Itsaso honetan dago Brigantia, La Coruñako argidorrea baita Burdigala ere. Itsas honetan zehar iristen zen Tourseko San Martingo erromesen bil lekura. Itsas honetan zehar joan ohi ziren iparreko merkatari eta erromesen itsasontziak Jerusalen aldera. Tourseko Gregorio historiagileak dioelako badakigu sueboek itsas harremanak zituztela frankuekin eta berebat Frantziako itsasontziak «in regione Cantabriae» iristen zirela.

Geroago, Asturiako lehen erregeek bazeuzkaten merovingio eta karolingioekin komunikatzeko moduak. Ramiro I.ak 844an normanduei aurka egiteko ontzi-talde bat zeukan. Honek denak zera esatei1 digu, Gipuzkoa eta Bizkaiko berezko kaiek, Aviles eta Baiona arteko itsas-ertzaz ertzeko bidea osatu zutela, eta herri forudun izan baino lehen arrantzuan aritzeko leku zirela. Itsas-ertzaz ertzeko bide hau egin zuten Erromara zihoazenek, gurutzatuek eta baita Santiago edo ]erusalenera zihoazen erromesek ere, 1075an Adam von Bremeni gertatu zitzaion bezala.

Erromakoen garaian ere atlantiko eta kantauri itsasertzan seinaleak jarriak zeuden itsaso zabala zeharkatzeko. Gadesko Herkules Dorretik Portugalgo itsasertzeko lur-mutur handienetan argidorreak jarriak zeuden Coruñako Erromako argi-dorreraino, eta argi-dorre hauek, Britainia zaintzeko talai dorre bezala britain itsasoa argitzen zuten eta horrela Erromakoek Britain izarotara salta ahal izan zuten edota Baionara heldu.

IX. gizaldian Asturiako erresuma sortu eta Santiagoren hilobia aurkitzean, biziberritu egingo da Kantauri itsasoa. Bretañako, Flandesko eta Izarotako erromes eta merkatariek hartzen duten itsasbidea Gozonen, Avilesko itsas adarrean kairatzen da (nazioarteko lehen kai dokumentatua), eta gero Oviedo edo Aquisgran txikian barrena igarotzen dira. Hemendik Padronera, Santutegitik 20 kilometrora. Aviles eta Santiago mundu-uri bihurtzen dira eta produktuak berriz distributzeko leku. Frankuen portuekin sarri hartu-ematen dute. Kostaldeko bide hau ez al zen euskal itsasertzera alderatzen?

Euskal probintzietan badago Erromako itsas-hondakinik. Gemikako itsasadarrean aurkitutako Behe lnperioko txanponak adibidez eta, batez ere, arkeologi hondakinak. Baiona, Erromaren alditik itsaskai, ez zuen behin ere.bere aldetik bere merkatu lana eten. Gainera, euskaldunen arrantzua eta balea ehizatzeko lanak ez ziren erdiaro berandukoak.

Honetatik guztitik zera atera dezakegu, Gipuzkoa eta Bizkaiko berezko kaiek, Aviles eta Baiona arteko itsas-ertzaz ertzeko bidea elkartu zutela, eta herri forudun izan baino lehen arrantzuan aritzeko leku zirela. Bide hauetan ibili ziren Santiagora edo Erromara zihoazen erromesak baita gurutzatuak ere.

Itsasertzaz-ertzeko bide hau elkartzeko toki eta beharrezko bide izan zen IX. eta X. gizaldian Asturia-Leon erresumak bizirik irauteko. Berezko kai hauei esker hazi ahal izan zen itsasontzi taldea. Ramiro I.ak 844an handia zeukan eta normanduei aurka egin ahal izan zien. Bide hauek Lur Santuraino zihoazen, Adam von Bremeni gertatu zitzaion bezala bere 1075an egindako bidean. Azkenik, bide hauetatik etortzen zen nahitaez iparretik ekartzen zuten arrain gazitua, oraindik ere Asturia-Leon erresuma barruan konsumitzen dena, halaxe agertzen da 1020. urteko Leongo elizabatzarrean edo Villavicencioko bezalako herri batzuen foruetan.

Jendea gehien Galiziako portuetan ibiltzen zen, batez ere England-eko edo Eskandinavia-ko erromesak baziren, baina Bizkaiko kaietara ere erromes asko etortzen zen. Hauen artean nagusi Bermeo zen. Hemen botatzen zuten bere aingura Bretaña eta Frantziako Guyenatik zetozen itsasontziak, Guyena batez ere Englanden menpean zegoen aldian. Bestalde, Bermeo, antzinako Bizkaia edo Lur lauaren hiriburu zen. Bermeoko kaitik sartzen zen arrain gazitu dena.

Bermeotik bi bide irtetzen ziren, gero Bilbon bilduko zirenak, kostaldetik Santanderko bidea hartzeko edo goi-ordekara igotzeko Mena ibarretik eta Orduñako Haitzetik.

Lehenegoa Bakioko San Pelayotik igarotzen zen, hemen antzinako erromaniko eliza zegoen eta erromes ospitale bat. Ondoren Zumetxagako San Mlkeltik barrena Oaurlaritzako erlijio-etxe zaharrena) Larrauri, Mungia, Laukariz, Derio eta Bilbora.

Bigarren bidea Bermeotik Mundaka (Cogollako San Millani 1051an erakitako fundazio bat), Busturia, Muruetan, Forua (Erromako harlaua) , Gernika eta Bilbon barrena zihoan.

Bilbotik Portugalete (itsasoan ibiltzeko berant erdiaroko karta guztietan aitatua), Muñatonesko San Martin, Ontón eta Santanderrera.