ERAKUNDEAK
Filateliarekin loturiko erakundeek hainbat zeregin betetzen dituzte.
Teorian bildumagile-elkarteek beren bazkideen interesen alde lan egiten
dute, harremanetarako eta eztabaidarako foroak eratzen dituzte, seiluak
ezagutu eta trukatzeko tokia izaten dira, kontsulta-liburutegiak izaten
dituzte, filatelia-erakusketak antolatzen dituzte eta ahaleginak egiten
dituzte filatelia herritarrengana zabal dadin.
Hauek dira Gipuzkoan diharduten elkarteak:
Agrupación Filatélica y Numismática (Bergara-Gipuzkoa).
Asociación Filatélica y Numismática Guipuzcoana (Donostia-San Sebastián).
Asociación Filatélica Altzolatarren Dorretxea (Elgoibar).
Asociación Filatélica Arrate (Eibar, Gipuzkoa).
Sociedad Filatélica y Numismática (Urretxu).
Sociedad Filatélica y Numismática Rio Bidasoa" (Irún).
Asociación Filatélica y Numismática (Tolosa).
Asociación Filatélica y numismática Buruntza (Lasarte)
Erakusketak
Erakusketak antolatzea ere erakundeen esparruko zeregina izan ohi da.
Erakusketetan parte hartzeko baldintza bereziak bete behar izaten dira.
|