Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Jose Maria Iparragirre

2643 Zb.

Data: 1981-12-16

Imagen: José María Iparragirre

Legenda: Iparraguirre 1820-1981

Inprimatzailearen datuak: FNMT 1981

Prezioa: 12 pta.

Inprimatzeko teknika: kalkografía

Kolorea: Urdin eta beltza

Hortzak: 13

Tirada: 12.000.000

Orria: 80 posta-seiluak

 

Jose Maria Iparragirre Balerdi Gipuzkoako Urretxu herrian jaio zen, 1820. urtean. Ikasketak bertan behera utzi eta karlisten armadan izena eman zuen. Gerra zibila amaitu zenean, ez zuen onartu Bergarako Ituna, eta atzerrira alde egin zuen.

1851n, Euskal Herrira itzuli zen. Baina gobernuak kartzelaratu eta Amerikara erbesteratzeko agindua eman zuen. 1877an itzuli zen Amerikatik, familia han utzita. 1881ean hil zen.

Abesti ugari idatzi zituen: Adio Euskal-Erriari; Cantari Euskalduna; Nere Amac Balequi; Nere Etorrera; Nere Izarra; Zugana, Manuela, eta abar. Haren obrarik ezagunena Gernikako Arbola da, 1853an estreinatu zena.

 

 

 

Hermanos Elhuyar : descrubridores del Wolframio en Bergara

 

 

2715 Zb.

Data: 1983-6-22

Irudia: Hermanos Elhuyar, alegoría del wolframio

Legenda: Centenario del descubrimiento del wolframio

Legenda: Hermanos Elhuyar. Ingenieros de Minas

Logotipoa: dos martillos cruzados (minería)

Inprimatzailearen datuak: FNMT 1983

Prezioa: 16 pta.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatu

Hortzak: 13 ¼

Tirada: 6.000.000

Orria: 80 posta-seiuluak

Seriea: Grandes efemérides ; 3 p-s.

 

Seilu hau Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek wolframioa deskubritu zuten berrehungarren urteurrena ospatzeko egin zen. Elhuyar anaiek, jatorri euskal-frantseseko errioxarrak baziren ere, lotura estua izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin (EHAE), Parisen Peñaflorida kondearen seme zaharrena ezagutu zutenez geroztik, 1875. urtean.

EHAEk bazkide eta irakasle gisa onartu zituen, eta aurrerago, EHAEk Real Seminario Patriótico Bascongado sortu zuenean Bergaran, klaustroan parte hartzera deitu zien. Han, Mineralogia eta Metalurgia eskolak eman zituzten 1782tik 1785era, eta aukera izan zuten wolframioari buruzko ikerlana burutzeko, Seminario ondoan zegoen Laboratorium chemicum eraikinean, 1778. urtetik funtzionatzen zuena.

 

 

 

Conde de Peñaflorida

 

 

 

2824 Zb

Data: 1985-12-11

Irudia: Busto del Conde de Peñaflorida

Legenda: II Centº Xavier Mª de Munive Conde de Peñaflorida 1728-1785

Legenda: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País

Logotipoa: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País

Inprimatzailearen datuak: FNMT 1985

Prezioa: 17 pta.

Inprimatzeko teknika: kalkografía

Kolorea: Urdina

HOrtzak: 13 ¼

Tirada: 4.000.000

Orria: 80 posta-seiluak

 

Javier Maria de Munibe e Idiaquez, VIII. Peñaflorida kondea (1729-1785), Munibe etxe bizkaitar ospetsuaren ondorengoa. 1746. urtean aukeratu zuten lehen aldiz Gipuzkoako diputatu, eta handik aurrera beste hamar aldiz gehiago. Antzeko zerbait gertatu zitzaion bere jaioterrian ere, hiru aldiz hautatu baitzuten alkate. Gorteetan ere diputatu izan zen, 1758an, Gipuzkoako ordezkari gisa.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea fundazioa da haren obrarik ezagunena, 1761ean sortu zuen, Azkoitira itzuli zenean. Fundazio hori izan zen Espainian fundatu zen lehen Elkarte Ekonomikoa (1764). Elkarte honek ekimen asko bideratu zituen, besteak beste Bergarako Real Seminario Patriótico Bascongado, ondorengo ingeniari eskolen aitzindari izan zena.

Seiluan Elkartearen sinboloa ageri da (hiru esku elkarri lotuta) irurac bat testuarekin batera. Irudi hori Manuel Salvador Carmonak egindako grabatu bati dagokio, Elkartearen adiskidea izan baitzen XVIII. mendean.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)