Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

 

Estampilla (ATM) Oficina principal de Correos de Donostia - San Sebastian (2002)

 

 

ATM 1

Data: 2002 urria

Irudia: Detalle de la fachada de la oficina central de Correos en San Sebastián

Legenda: Posta arkitektura. Donostia-San Sebastián

Inprimatzeko teknika: offset

Tirada: 50.281.000

 

Lerro hauen gainean jarri dugun seilua ez da ohikoa, zigilu-marka berezia baita, ATM izenez ere ezagutua.

Izen hori hitz aleman batetik dator: AuTomatenMarken, eta “makina automatikoaren seilua” esan nahi du. ATMa (47x27 mm) etiketa auto-itsasgarria da, irudia oro har offset metodoarekin inprimaturik duena. Espazio zuriak ere uzten zaizkio, prezioa inprimatzeko eta makina saltzaileek edo balantzek bestelako argibideak aditzera emateko.

Lehen ATMak 1969. urtean azaldu ziren, eta 2006an egin ziren lehen saioak Gipuzkoan halako seiluak egiteari uzteko.

Irudian, lehen zigilu-markaren erreprodukzioa ikus daiteke, euskaraz idatzitako legenda bat jasotzen duena. Donostiako Postetxeko bulego nagusiaren aurrealdearen detaile bat irudikatzen du, eta posta-arkitekturari eskainitako serie baten parte da.

Hasierako proiektua —estilo eklektikoa duena— Domingo Agirrebengoaren obra izan zen (1909). Harlanduzko paretan, bigarren solairuan jarritako zeramikazko frisoa aipatu behar da, Daniel Zuloaga (Ignazio Zuloagaren osaba) zeramistak egina. Irudian garbi ikusten da, leiho bati dagokion frontoiarekin batera. Etxea, hasiera batean, Arte eta Ofizio Eskolaren egoitza izateko eraiki zen. Merkataritza Eskola ere bertan egon zen. Baina, 1960. hamarkadan, erabat zaharberritu zen barrualdetik, eta Postetxeko bulego nagusiak hartu zituen.

 

 

 

Estampilla (ATM) Automovil Donosti (2003)

 

 

ATM 2

Data: 2003-12-15

Irudia: Automóvil Donosti

Legenda: Donosti 1928

Beste legenda bat: Museo Historia Automoción – Salamanca

OBeste legenda bat: Colección J. M. Echevarria

Inprimatzeko teknika: offset

 

ATM bineta horrek “Donosti” izeneko autoa irudikatzen du. Istorio xumea du. Donostiako Garaje Internacionalaren jabeek —Mendiburu eta Mañero— erabaki zuten, 1924. urtean, auto bat eraikiko zutela oso-osorik. Urte hartako uztailaren 25ean aurkeztu zen jendaurrera, Lasarteko Sari Nagusian.
Eraiki zen ale bakarra da. Automobilgintzako historia museoan dago ikusgai, Salamancan, eta J.M. Etxebarriaren bildumaren pieza da. Oraindik ere, Donosti izena du grabaturik letra handitan erradiadorearen kanpoaldean.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)