MARTIN
KARRERA
“Oñatiko
Udaletxea”
Oñatiko
Udaletxea barrokoa da. Eta beste herri hauetako udaletxeen motakoa da:
Elgoibar, Bergara, Antzuola, Asteasu, Albiztur, Legazpi, Azpeitia eta
Donostia, 1813. urteko suteak suntsitu zuena.
Aurrealdeak —harlanduzkoa dena— hiru solairu dauzka. Beheko solairuak hiru
arku dituen arkupea dauka, plaza aldera ematen duena, eta arku bana
alboetako bi kaleetara ematen dutenak. Lehen eta bigarren solairuek hiru
bao dituzte, frontoi hautsi batzuek errematatuak. Azken pisuaren
erdialdeko baoaren gainean, herriaren armarria dago, eta haren gainean,
frontoi handi bat, teilatu-hegalaren marra hausten duena. Lehen solairuko
baoek balkoi luzea dute, eta azken solairukoek, berriz, balkoi bana.
Argazkia:
JAS, 2005
Tokia:
Foruen enparantza. Oñati.