PADURA
Padurak lautada baxuak dira, ia itsasoaren mailan kokatzen dira eta normalean ur
lasaietan sortzen dira itsasotik eta ibaietatik datozen lohien finkatzearen
eraginez. Apurka finkatuz joan diren lokatz lurrak dira, horrela, ur gatzatuen
tartekako uholdeetara ederki egokitzen diren landare koloniak sortzen dira.
Sarritan, padura hauetako asko gizakiak moldatu egin ditu.
Horren adibide garbiak dira argazkian agertzen diren padurak, hauek Bidasoa
errekaren azken zatian kokatzen dira, Hendaiako nazioarteko zubietatik hurbil.
Ubide naturalez bereizitako hiru irlek (Galera, Santiago-Aurrea eta Hiru-kanale)
osatzen dituzte. Mendetan zehar baratze lur moduan erabili ostean, lezoi eraketa
eta sostengu lanen bidez Bidasoako padurak abandonatu egin dira apurka 1980ko
hamarkadatik aurrera, eta neurri batean uraren zirkulazio naturala berrezarri
da.
Argazkia: JAS,
2006
Kokapena: Bidasoa Ibaia (Irun).
|