|
ABRASIO-PLATAFORMA
Itsas olatuek itsaslabarretan ematen dituzten kolpeek, itsaslabarren oinarria
ahuldu egiten du eta etengabeko lur-biziak eragiten ditu. Material hauek
itsasora erortzean, olatuek eurek, bortizki botatzen dituzte itsaslabarren aurka,
modu horretan, olatuen efektu suntsitzailea sendotu egiten da. Itsaslabarra
atzeratzen den heinean, bere ordez abrasio-plataforma (edo arraseko plataforma)
izendatzen den azalera lau bat sortzen da, itsasbehera dagoenean ikusten dena.
Itsaslabarrak Gipuzkoako kostalde gehienean daudenez, arrasa gune ugari egotea
normala da. Agian ikusgarriena Zumaia inguruan dago, baina beste leku batzuetan
ere aurki ditzakegu, adibidez argazkian ageri dena, Haizearen orrazia eta Santa
Klara irlaren artean.
Argazkia: JAS, 2006 /
Kokapena: Eduardo Txillida
Pasalekua (Donostia-San Sebastián)
|