|
EDUARDO CHILLIDA
“Omenaldia Fleming-i”
Eduardo Chillida Juanotegik (Donostia, 1924-2002)
lau urtez arkitektura ikasi zuen Madrilen, baina kirol-arloan (Erreala
futbol-taldean), marrazketan eta eskulturan jardutea aukeratu zuen.
1950. urtean egin zuen lehen erakusketa. Nazioartean gehien ezagutzen
den euskal eskultorea da, eta Alemanian aintzatespen berezia lortu zuen.
“Omenaldia Fleming-i” eskultura bidaiaria izan da,
zalantzarik gabe: lehenik, Ategorrieta pasealekuan kokatu zen (1955);
ondoren, Zorroagako ospitalearen inguruan; eta, azkenik, Kontxako
pasealekuan. Erabilitako materiala ere aldatu egin da denboran zehar:
lehen bertsioa burdina landuz egin zen; eta bigarrena, berriz, granitoz.
Argazkia:
JAS, 2005
Tokia: Kontxako pasealekua.
Donostia |