IRUNGO ALARDEA
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
AHorrela ageri zen, eder, San Martzialeko
alardeko jeneralaren zalditeriaren segizioaren kantinera, zaldi
zuriaren gainean, 1919an. Garai hartan, zaldiz zihoan kantinera
bakarra zen, izan ere, Artilleriako Bateriaren kantinera, goiko
irudiko iruzkinean ohartarazten den bezala, kanoi baten aurreko
trenean zihoan eserita. Edonola ere, kolore iluneko gona (urdina)
erraz bereiz daiteke Artilleriako kantinerak daraman gona zuriarekin.
Gaur egun kantinerek gona zuria eraman ohi dute, kasu guztietan, eta
Artilleriako eta Zalditeriako kantinerek daramaten gerruntzeen
kolore urdina da aldatzen dena; lehenengo kasuan, urdin pastel
kolorekoa da, eta bigarrenean berriz, urdin argi kolorekoa;
gainontzeko kantinerek kolore beltza daramate soinean.
|