ERLIJIOA
GureGipuzkoa.net |
pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: Elósegui Irazusta,
Jesús
Eukaristia-batzarra, 1945
1945eko urrian “eukaristia-batzarra" egin zuten
Irunen. Hilaren 14an itxi zuten, eta egun horretan ateratakoa da
argazkia. Egun hartan, hainbat ekitaldi egin zituzten, hala nola,
komunio-meza, non Errenteriako Roberto Aguirre parrokoak sermoia bota
zien fededunei. Goizeko 10:00etan elizbarrutiko gotzainak (Carmelo
Ballester monsinoreak) pontifize-meza eman zuen Santanderko apezpikuak (José
Eguino monsinoreak) lagunduta, eta tokiko eta probintziako autoritate
ugari bertaratu ziren.
Arratsaldean, prozesio batek desfilatu zuen eta
“Guztiz Santuak” palio azpian egin zuen ibilbidea, Gal estadioan
amaitzeko; bertan, aldare izugarria instalatu zuten, kustodia
erakusteko. Momentu hura erakusten digu argazkiak.