GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA (DONOSTIA)
Jose
Eleuterio de Escoriazak 1867. urtean proiektatu zuen estilo neoklasiko
isabeldarra duen Gipuzkoa plaza arkupedun ederraren mendebaldeko aldea
itxiz, Foru Aldundiaren jauregia altxatzen da. Hasiera batean, bi eraikin
hauek jarri ziren jauregian: Estatuko Administrazioa —maniobra-zelaiaren
lursailen trukean— eta Probintziako jauregia —Zabalguneak hartu zuen
Oriamendi bidearen zatia konpentsatzeko eman zitzaiona—.
Jose
Goikoaren proiektuak hiru eraikin hartzen zituen fatxada monumental
beraren atzean. Obraren zuzendaritzan arkitekto hauek parte hartu zuten:
Ramon Mujika, eskuineko hegalaren ardura hartu zuena (Haziendaren
eraikinari eskainia); Manuel de Urkola, ezkerraldeko hegala egin zuena
(Gobernu Zibila jartzeko erabilia); eta Lorenzo de Arteagak eta Manuel de
Urkolak erdialdeko gorputza burutu zuten (Foru Aldundiaren egoitza izango
zena). Eraikin osoa 1885. urtean amaitu zen.
Urte
hartan bertan, 1885ean, sute batek suntsitu zuen eraikina, fatxadak eta
zimenduak izan ezik. Luis Aladren eta Adolfo Morales arkitektoek proiektu
berri bat egin zuten, sutetik salbatu ziren osagaiak baliatuz eta
Goikoaren proiektu originala oro har errespetatuz. Eraikin berria 1890.
urtean burutu zen. 1911 eta 1948 urte-bitartean gertatu ziren trukatzeen
ondoren, Foru Aldundiak hartu zuen eraikin osoa.
Argazkia: PZA, 2007
Lekua: Miramón (Donostia-San
Sebastián).
Longitud:w 1º 59' 2''
Latitud:N 43º 17' 24.5
|