Mutrikuko portu historikoa babestea.
Itsasoari begirako herri baten paisaia babestea.
Kostaldeko paisaia babestea itsasertzeko azpiegitura berriek paisaian eragiten
duten inpaktutik.
Kirol-portuan aurreikusten diren 330 ontzietatik, gehienak ez lirateke izango,
seguruenera ere, eskualdeko jendearenak.
Ez da errentagarria arrantzako portu bat bi arrantzontziren zerbitzurako izatea
(eta ez da uste etorkizunean arrantzontzi gehiago izango direnik) eta are
gutxiago 15 ontzi sartu ahal izateko handitzea.
Kabotaje txikiko portua egiteak ez dirudi ideia ona, litekeena baita oso
bezerorik ez izatea.
Hondartza bati eragiten dio (kai-muturrak nagusituko lirateke ikuspegian).
Mutrikuko biztanleen zati bat eta talde ekologistak proiektuaren aurka daude.
|