Proposatu orokorra:
|
Eraikinak kalteak jasan ditu. Irisgarritasunari ondare itxurari baino garrantzia
handiagoa eman zaio, alderantziz izan beharrean, kalteak itzulezinak baldin
badira.
Esku-hartzearen bigarren faseko aurreproiektua berrikusi behar da baita ere;
izan ere, gehiegizko museografia du, izan ditzakeen bisitentzako, eta egikaritze
eta mantentze kostuak gehiegizkoak dira.
Oarsoaldea eskualdeko turismo hedapenerako zentro bilakatzea ere ez da egokia;
izan ere, S. marcos, azkeneko helmuga izan daiteke, ez ordea bisitariak
birbanatzeko nodoa.
-
* Gotorlekua babesteko espedientea abiarazi behar da Eusko Jaurlaritzan. Interes
handiko gotorlekua da.
-
Barrutiko zuhaixka edo zuhaitz guztiak kentzea, eta 30 metroko zerroa babestea,
gutxienez, estalitako bidearen parapetotik (zulo kanpokoa).
-
Igogailu panoramikoa kentzen bada, igogailuaren sarbide bihurtutako leihoak
eta gotorlekuan egindako egitura-aldaketak lehengoratu beharko dira.
-
Hasierako egoeran mantentzen diren goiko obraren hiru kasamatak errespetatuko
dira; horiek aldatzea oso larria izango da.
-
* Dagokionean, esku hartze hauek eraman beharko dira aurrera: golako kaponeraren
larrialdietarako irteeran (kanoi-zuloa larrialdietarako irteera bihurtzea)
egindako aldaketak kentzea; lurzoruan eskailerak jartzea; kanoi-zuloa golako
bateria bihurtzea eta guardian leiho bat izatea, igogailura sartzeko.
|