Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Mi tio Daniel (Ignacio Zuloaga)

2019 Zb.

 

Data: 1971-3- 24

Irudia: Mi tío Daniel (Zuloaga)

Inprimatzailearen datuak: Mi tío Daniel (Zuloaga). FNMT

Prezioa: 50 cts. de peseta

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13

Tirada: 8.000.000

Orria: 80 posta-seiluak

Seriea: 8 p-s..

Oharrak: Día del Sello 1971.

 

1898-1916 urte bitartean Ignazio Zuloagak denboraldi luzeak eman zituen bere osaba Danielek (Madril, 1852 – Segovia, 1921) Segovian zeukan etxean, eta horren ondorioz harreman estua sortu zen bien artean. 1917an, Ignazio Zuloagak erretratua egin zion osabari eta oparitu egin zion. Daniel eserita ageri da, zeramikazko ontzi bat eskuetan duela.

 

 

Autorretrato con fondo azul (Ignacio Zuloaga)

 

2022 Zb.

Data: 1971-3-24

Irudia: Autorretrato de Ignacio Zuloaga

Inprimatzailearen datuak: Autorretrato (Zuloaga). FNMT

Prezioa: 2 pta.

TInprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13

Tirada: 8.000.000

Orria: 80 posta-seiluak

Seriea: 8 p-s

Oharra: Día del Sello 1971.

Ignazio Zuloaga Zabaleta Gipuzkoako Eibar herrian jaio zen, 1870. urtean. Luzia Zabaletaren eta Plazido Zuloaga damaskinatzaile bikainaren semea izan zen. Gazte-gaztetan hasi zen pinturagintzan, Prado museoan (1886) erakusgai zeuden obrak aztertuz eta kopiatuz. Gero, Erromara joan zen (1889), eta Parisera (1890), eta han geratu zen bizitzen. Bertan ezagutu zituen frantziar artista ezagun asko: Degas, Gaugin, Toulouse Lautrec, Maxime Dethomas, eta abar; baita han bizi ziren pintore katalan batzuk ere.

1895. urtean Sevillara joan zen bizitzera. Eta 1898tik aurrera denboraldi luzeak eman zituen Segovian, bere osaba Danielen tailerrean. 1914an, Santiago-etxea inauguratu zuen, kostaldeko Zumaia herrian. Baina hori ez zen eragozpena izan Madrilen beste estudio bat zabaltzeko (1920). Madrilen hil zen, 1945ean.

Seiluan autorretratua izeneko olioa ikus daiteke, hondo urdinaren gainean, 1943an egina. Autorretratu hori bera erabili zen oinarritzat karmin koloreko seilua egiteko ere 1947an (Edifil 1016).

 

 

Pablo Uranga (Ignacio Zuloaga)

2025 Zb

Data: 1971-3-24

Irudia: Pablo Uranga (por Zuloaga)

Inprimatzailearen datuak: Pablo Uranga (Zuloaga). FNMT

Prezioa: 5 pesetas

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13

Tirada: 8.000.000

Orria: 80 posta-seiuluak

Seriea: 8 p-s.

Oharrak: Día del Sello 1971.

 

Pablo Uranga Díaz de Arcaya (Gasteiz, 1861 - Donostia, 1934). Arte ikasketak egin zituen, Gasteizen, Arte Ederretako Eskolaren akademian (1878-1880).

Formazioaren barruan, nola ez, Parisen eman zituen urte batzuk (1888-1897). Han hainbat artista ezagutu eta haiekin batera ibili zen bohemia giroan dibertitzen eta ikasten: Paco Durrio eskultorea eta Ignazio Zuloaga, Santiago Rusiñol eta Jose Maria Jorda pintoreak. Frantziatik itzuli zenean, Elgetan jarri zen bizitzen, eta han, batez ere, pintura historikoa eta paisaia landu zituen. 1906 aldera, Gasteiza aldatu zen. Azkenean, Donostia hartu zuen bizilekutzat; han hil zen 1934. urtean.

Seiluan Zuloagak 1905. urtean bere adiskide min Pablori Segovian egindako erretratua ikus daiteke.

Pablo Uranga Díaz de Arcaya (Vitoria, 1861-San Sebastián, 1934). Inició estudios artísticos en Vitoria, ingresando en la Academia de la Escuela de Bellas Artes (1878-1880).

No podía faltar en su formación una estancia en París (1888-1897), donde compartió bohemia, diversión y aprendizaje con el escultor Paco Durrio y los pintores Ignacio Zuloaga, Santiago Rusiñol y José María Jordá.A la vuelta de Francia, se estableció en Elgeta, donde cultivó principalmente la pintura histórica y el paisaje. Hacia 1906 se trasladó a Vitoria. Finalmente fijará su residencia en San Sebastián, donde murió en 1934.

El sello está ilustrado con el retrato que Zuloaga hiciera a su entrañable amigo Pablo en una de sus visitas a Segovia en el año 1905.

 

Pinturas de Ignacio Zuloaga

2021, 2023, 2024, 2020, 2026 Zbk.

Data: 1971-3-24

Irudia: Duquesa de Alba, Juan Belmonte, Condesa de Noailles, Vista de Segovia, Casas del botero de Lerma (Zuloaga)

Inprimatzailearen datuak: [Títulua (Zuloaga). FNMT

Prezioa: 1,50; 3; 4; 1; 8 pta.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13

Tirada: 8.000.000

Orria: 80 posta-seiluak

Seriea: 8 p-s.

Oharrak: Día del Sello 1971.

1,5 pezetako seiluan, Albako dukesaren erretratua ikusten da, Zuloagak egina 1930ean. María Rosario de Silva y Guturbay (1900-1934) da, San Vicente de la Barca-ko bederatzigarren markesa, Grande de España (Espainiako Handia) eta Albako dukesa, Jacobo Fitz-James Stuart y Falcó-rekin (1878-1953) ezkondu zenez geroztik.

Juan Belmonte zilarrean. Torero ospetsuaren (1892-1962) erretratua da. Koadro hau Zuloagak bere adiskideari Zumaiako tailerrean 1924ko udan egindako trilogiaren zati da. Hiru koadroetan jantzi banarekin pintatu zuen: beltza; grisa eta urdina; urdina eta zilarra. Seilu honetan urdin eta zilarrean ageri da, eta eskuan berde koloreko kapotea darama. Hondoan, herri txiki bateko zezen-plaza ikus daiteke.

Mathieu de Noailles kondesaren erretratua (1,5x2 m). Ana Bassaraba de Brancovan (Paris 1876-1933) da, jatorri errumaniarreko poeta ederra, Mathieu de Noailles kondearekin ezkondua. Parisen pintatua, 1913. urtean. Erretratu hau Ramon Sota finantzariak erosi eta Bilboko museoari eman zion. Gaur egun, han dago ikusgai.

Lermako zahato-egilearen etxeak olioa da (1,1x1,3 m). Zuloagak pintatu zuen, 1926an, "Gregorio zahato-egilea” baletaren dekoratua prestatzeko. Diaghilev Nijinski konpainiak eszenaratu behar zuen, baina ez zen inoiz estreinatu.

Segoviako katedrala (0,9x 1 m), 1905. urtean egindako obra. Gaur egun, Zumaiako museoan ikus daiteke.

 

 

Universidad de Oñate

2129 Zb.

Data: 1973-6-11

Irudia: Universidad de Oñate

Kolorea: marroi eta berdea

Inprimatzailearen datuak: Universidad de Oñate (Guipúzcoa). FNMT

Prezioa: 1 pta.

Inprimatzeko teknika: calcografía

Hortzak: 13

Tirada: 8.000.000

Orria: 25 posta-seiluak

Seriea: 5 p-s.

 

Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitate zaharra, herri gipuzkoarraren eraikinik ezagunenetako bat da. Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuaren ekimenari esker fundatu zen. 1543. urtean hasi ziren egiten. Domingo de la Carrera hargin-maisuak eta Pierre Picart eskultoreak parte hartu zuten eraikuntzan.

1540an, Paulo III.a Aita Santuaren bulda batek eragin zuen Oñatiko Unibertsitatea eraikitzea. Eraikin honen bizitza konplexua izan da, eta baliabide ekonomiko urriek baldintzatu dute. 1869tik aurrera Unibertsitate librearen egoitza izan zen, 1868ko iraultzaren ideien fruitua izan zena. 1874-1876 urteetan, karlisten okupazio-garaian, babesa eman zion Real y Pontificia Universidad Vasco-Navarrari. 1895-1902 urteetan, Universidad Libre Católicaren egoitza izan zen, eta handik aurrera utzi egin
zion unibertsitate izateari.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)