Seilu-serie hau Movimiento Nacional delakoaren 2.
urteurrena ospatzeko jarri zen zirkulazioan. Propaganda Zerbitzu
Nazionalaren plastikako Departamentu Nazionalaren barruan diseinatu zen,
une hartan Falange Espainolaren eskuetan zegoena.
Ulergarria da, beraz, seilu hauek hain estetika
falangista nabarmena edukitzea.
Diseinuak falangisten agurraren alegoria bat
aurkezten digu. Hondoan, Franco hitza ikus daiteke zenbat eta 54 aldiz
errepikatua.
Serie honek harremana dauka Gipuzkoarekin. Izan ere,
Juan Cabanas Erausquin, diseinuaren egilea, Donostian jaio zen, 1907.
urtean. Denboraldi batez Gipuzkoako Asteasu herrian bizi izan zen.
Donostian, pintura-akademia bat fundatu zuen. 1954tik aurrera, Perun hartu
zuen bizilekua behin betiko.
Serieak labur iraun zuen zirkulazioan: 1938ko uztailaren 17tik 19ra soilik.
|